Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Fokuan 2026: «Gazaren etorkizuna eta Ekialde Ertainaren berrantolaketa», Ignacio Álvarez Ossorioren eskutik

abril 14

Gazako genozidioak, bi milioi lagunen desplazamendu behartuak eta Libano, Siria, Yemen eta Iranen aurkako erasoek (Erresistentziaren Ardatzeko kideak) lurrikara eragin dute Ekialde Hurbilean; zehazki, 1967ko Sei Eguneko Gerran izandakoaren parekoa. 2023ko urriaren 7tik aurrera eskualdean ezarritako boterearen oreka berriak Israel potentzia hegemoniko bihurtu du, baina Washingtonen aliatu tradizional batzuk —ez bakarrik Turkia eta Qatar, baita Egipto eta Saudi Arabia ere— Netanyahuren proiektu espantsionistaren aurka agertu dira argi eta garbi.

Hizlaria: IGNACIO ÁLVAREZ-OSSORIO, Arabiar eta Islamiar Ikasketetako katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Eskola Diplomatikoko, Ortega y Marañón Fundazioko eta Gutiérrez Mellado Unibertsitate Institutuko irakaslea ere bada. Palestinari buruzko liburu ugari idatzi eta argitaratu ditu, hala nola Gaza. Crónica de una nakba anunciada(2024), José Abu-Tarbushekin batera, eta La península Arábiga e Iran ante la cuestión palestina (2025), Itxaso Domínguez de Olazábalekin batera. Gaur egun Historia Mínima de Palestina prestatzen ari da Colegio de México erakundearentzat. Ohiko kolaboratzailea da hainbat komunikabidetan, hala nola RTVEn eta La Sextan (Al Rojo Vivo programa).

Aurkezpena: Álvaro López de Arcaute. Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua. Gasteizko Udala

Sarrera librea lekuak bete arte.

Jarduera hau Gasteizko Udaleko Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak antolatutako Fokuan 2026 jardunaldien barruan izango da.

 

Local

Europa Biltzar Jauregia – (Mendizorrotza eta)
Gasteiz Etorbidea, z/g
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España