
2026ko Kristalezko Kioskoa jaialdiaren barne.
The Pockets rock-and-roll bertsioak egiten dituen taldea da, eta bere helburua da publikoak primeran pasatzea eta hunkitzea, 70, 80 eta 90eko hamarkadetako abesti mitikoak entzunda. Beste garai batera eraman eta gazteago egingo gaituzten “revival” abestiak. Proiektuaren arrakasta handia da abestiak oso ezagunak eta martxosoak direla, modu ezin hobean interpretatzen direla, eta, horren ondorioz, publikoak aurreko garaiak gogorarazten dituzten abestiekin gozatzen du. Jendeak kontzertu zirraragarria, indartsua, sorpresaz betea biziko du, eta lehen momentutik dantzan eta kantuan parte hartu ahal izango du.