
Musika ez da bere kabuz gertatzen den zerbait. Kontzertu bakoitzaren atzean, aretoa betetzen den bakoitzean, musika entzuten duzun bakoitzean… atzetik badago hori posible egiten duen sare oso bat.
MIE Elkarteak aurkezten dizuen MIEtik MUSIKAra ekimenaren bigarren edizio honekin sare hori ireki nahi dugu: elkartu, entzun eta Euskal Herriko zuzeneko musikaren etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraitu. Horretarako atzera begiratu, eta gure musika industriaren oinarri izan diren hiru norbanako hauen ibilibidea omendu nahi dugu: Amaia Apaolaza, Lurdes Iriondo eta Tio Pete Estudioa.