
Udaberrian, ohikoa den lez, publikoak eta antzezleek hain gustoko duten Pabellón 6eko Antzerki Arineko Jardunaldiak datoz. Aurtengoa 13. edizioa izango da, irudi berrituarekin eta Gazte Konpainiaren espazio berrian.
Jardunaldien oinarriek adierazten duten bezala, antzeztuko diren piezak estreinatugabeak izango dira, hau da, erabateko estreinaldiak. Lau asteburutan (apirilaren 10etik maiatzaren 3ra) 16 pieza ikusi ahal izango dira (11 gazteleraz eta 5 euskaraz). Asteburuero 4 proposamen ezberdin. Oraingo honetan, ia 50 antzezle egongo dira oholtzan 16 istorio horiei bizia emateko: umorea, hausnarketa, ironia, keinu-antzerkia, drama, zuzeneko musika…
Lehenengo asteburuan, apirilaren 10etik 12ra, FEDEGABEKO ODOLKIA ikusi ahal izango da, Ander Lacalleren testu bat, Kepa Errastik zuzendua eta Omar Somai eta Ander Lacalle protagonista dituena. HIGHWAY TO THE PAST Sofia Zalliok zuzentzen du Yeray Vazquezen testu hau, antzezleak Yeray Vazquez eta Luken Urruzmendirekin. HOT DAWWG, Inés Arestiren testu bat, egilea bera eta Aitor Echarte protagonista dituena, Borja Ruizen kanpoko begiradarekin. MIRICOL. Sandra Tejero Ruizen dramaturgia eta zuzendaritza, antzezten egilea bera, Adriana Navarrorekin batera. Alaitz Cabriada kanpoko begiradaren arduraduna da.
Bigarren asteburuan, apirilaren 17tik 19ra, lau lan berri: AGUR BEN-HUR, Iratxe Urkiaga eta Alaine Agirreren testu bat, Iratxe Urkiaga eta Miren Gojenola antzezle lanetan. HASTA QUE LA MUERTE NOS JUNTE, Galder Irustaren zuzendaritza eta dramaturgia, Ione Irazabalek eta Kepa Alessok antzeztua. MATADORA, Paloma Ricok zuzendutako zuzeneko musika duen pieza, Antzele taldea: Idoia Sainz-Trápaga, Yvonne Corcuera, Paloma Rico, Kepa Ajuria eta Eneko Casado azken hau gitarra jotzen. Eta, azkenik, VIAJE VIEJO. Josu Angulo Anthonisen eta Tamara Lucarini Cortések idatzi eta zuzentzen dute Diego Pérez, Leire Orbe eta Josu Angulo Anthonisen protagonista dituen obra hau.
Hirugarren asteburuan, apirilaren 24,25 eta 26an, 4 pieza berri estreinatuko dira. DIAMANTE GORDINA Getari Etxegaraik zuzentzen du Aitor Fernandinok idatzi eta Aiora Sedanok eta Aitor Fernandinok antzeztutako obra hau. ESO QUE TE GUSTARÍA DECIR Y NO DICES. Itxaso Gil eta Alazne Astorga dira Saioa Miguelekin batera zuzendutako lan honen protagonistak. GOIURI, ARAZO BAT DUGU!, Idoia Garzesen testu bat, Leire Ormazabal, Anje Oregi eta Koldo Olabarrik interpretatua Mikel Martinezen kanpo begiradapean. Eta amaitzeko, LOS ÚLTIMOS CUERDOS, Aitor Pérez eta Aisha Yergak zuzendutako eta azken honen dramaturgia, Aisha Yerga, Aitor Pérez, Lide Márquez, Lucía Losada, Naroa Casas, Gorka Zarraga eta Jesús Marauri protagonista dituena.
Azkenik, maiatzeko zubian, maiatzaren 1etik 3ra, azken 4 obrak ikusiko dira. BILBO S.L., Lander Telletxearen testu bat, Laura Martínek zuzendua eta Ángela Baenak, Abel Delgadok, Merche Secundinok eta Lander Telletxeak antzeztua. NONATO Y ABORTA. Ibai Ariztegi Ziaranek idatzi eta zuzentzen du testu hau, Garazi Urkola eta Xanti Korkostegi Roldán protagonista dituela. UN CABALLO DE CENIZA. sorkuntza kolektiboa, Ana Álvaro Tormo, Nagore Cenizo-Arroyo eta César López Egeak interpretatua zuzeneko txalapartarekin (Nuria Gorospe Zufiaur eta Inge Drieskens). Eta bukatzeko, … Y LO SABES. Adrian Strattak zuzentzen du Gotzon Auzmendiren dramaturgia hau, Marce Misson, David Mas eta Aria Arnaiz protagonista dituela, Ander Aginagalde dantzariarekin batera.
Lehiaketako 4 asteburuen ondoren, maiatzaren 10ean, igande goizez, sari-banaketa egingo da, jardunaldiei amaiera emateko: Muntaia onenari Alex Angulo Saria (Bilboko Udalaren Kultura Sailaren dirulaguntzarekin), Euskarazko lan onenari Kriselu Saria (Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin), «Café Bilbao»-Tartean Teatroa Sari berezia, ekoizpenerako laguntza, Antzezleen Saria Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren eskutik eta Publikoaren Saria.
Jardunaldiak Pabellón 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak sustatzen ditu, Bilboko Udaleko Kultura Arloaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Café Bilbao-Tartean Teatroaren eta Pabellón 6 Antzerki Laborategiaren laguntzarekin.
Emanaldiak ostiral eta larunbat arratsaldeetan (19:30etik aurrera) eta igandeetan saio bikoitzean izango dira: goizez (12:00etatik aurrera) eta arratsaldez (19:00etatik aurrera).
Sarrerei dagokienez, bi bonu mota egongo dira. BONU bat eguneko pieza guztiak ikusteko 17 eurotan eta 2 pieza ikusteko BONU ITXIA 10 eurotan. Pieza guztiak ikusteko BONUAK www.pabellon6.org webgunean eta txarteldegian erreserbatu daitezke eta 2 piezako BONUAK emanaldiaren egunean bertan soilik leihatilan.