Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Mosaico Italiano 6: «Libera, amore mio!»

abril 15

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa eta ondorengo solasaldia, Mosaico Italiano 6 zikloaren barruan:

Libera, amore mio!
Mauro Bolognini | 1975 | 110’  Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin (JBGA)

Libera, Ustica uhartera baztertutako anarkista baten alaba, antifaxista porrokatua da. Mussoliniren erregimenaren aurka protesta egiten du eta Bigarren Mundu Gerrako erresistentzian parte hartzen du. Horregatik, familiak hiriz aldatu behar izaten du behin eta berriro.
Bere erabakiek komisario faxista bati aurre egitera eramango dute.

Aurkezle eta solasaldikideak: Marina de FranceschiSara Agnetti.

(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)

Egile eskubideak babesteko asmoz, filma ez da streaming-ez igorriko. Ordez, ekitaldiaren aurkezpena eta filmaren ondorengo solasaldia besterik ez dira eskainiko.

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España