Cargando Eventos

« Todos los Eventos

HALA BEDI SESSIONS: Lohi Ensemble

abril 20

Hala Bedi Sessions zuzeneko musika saioak dira, oraingoan IAK Kulturgunean grabatuko direnak, Hala Bedi Irratia-rekin elkarlanean. Proiektu honen helburua artista eta talde ezberdinak elkartzea da, formatu intimoko emanaldi laburren bidez, kalitatezko grabazio batean eta giro berezian. Saio hauek, streaming plataformen bidez zabaltzen dira publiko zabalago batengana iristeko.

Saioak edukiera mugatua izango du, eta izena emateko inprimakia bete beharko da.

LOHI ENSEMBLE

Lokatza gizakiak historian zehar erabili duen material zaharrenetako bat da, eraikuntzan, artisautzan eta erabilera terapeutikoetan. Ideia horretatik abiatuta sortu da Lohi Ensemble, inprobisazioan eta elkarrizketan oinarritutako proiektua, sonoritate berriak esploratzeko helburuarekin. Elektronika, instrumentu akustikoak eta elektroakustikoak uztartzen ditu, estilo eta formatu ireki batean, kolaborazio eta esperimentaziorako prest.

Proiektuaren izaera dinamikoak saio bakoitza esperientzia bakarra bihurtzen du. Azkenean, gonbidapena argia da: lokatzetan sartu, lasaitu eta utzi eramaten.

Oharrak:

  • Jarduerak eserleku mugatuak izango ditu
  • Ikuskizunaz gozatzeko aukera zozketa bidez erabakiko da

 

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España