
Walt Kowalski (Clint Eastwood), Koreako gerrako beteranoa (1950-1953), duela gutxi alargundu den automobil sektoreko langile erretiratua da. Bere altxorrik preziatuena zaintzea da bere pasiorik handiena: 1972ko Gran Torino auto bat. Gizon zurruna eta kaskagogorra da, eta nekeza egiten zaio inguruan gertatzen diren aldaketak barneratzea, batez ere etorkin asiar ugari bere auzora iristen direnean. Hala ere, zirkulantzien ondorioz, bere ideiak birplanteatu beharko ditu.