
2026ko Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldien barne.
Eta urruneko galaxia batetik euskaraz hitz egiten dizun mezua jasoko bazenu? 2057. urtean gaude. Tira, Aro Berriko 27. urtean. EAE, Euskal Agentzia Espaziala, bada nor nazioarteko kontzertuan. Euskal Herria lasterketa espazialaren dema jokatzen duten nazioen klubeko kide hautatua da. Jalgi Hadi zunda, Mari suziria, Tartalo teleskopio espaziala, Pintto izarretako lehen txakur euskalduna, Ilargiko Mateo Txistu basea, Esne Bidetik ateratako espedizioak… Eta orain Pitxu XIV ontzia, espazioaren luze zabalean alderrai, misio berezian, Euskal Herriaren loria ipar bakar. Eta haren barruan bi argizaginauta ausart eta ontziko ordenagailua… Espazio urrunetik, ezezagun duten galaxia batetik mezua jasoko dute… euskaraz! Broma hutsa, txantxa zoroa? Ganberrada txikia, seguru!
Hizkuntza: euskera
Dos intérpretes comienzan representando una obra clásica, pero la ficción se rompe abruptamente para dar paso a un dispositivo escénico cronometrado y sin red. Durante doce minutos —activados por una persona del público— las actrices atraviesan confesiones, contradicciones, canciones superpuestas y discusiones absurdas sobre el amor, el cuerpo, la corrección política y lo que nunca se dice en voz alta.
Hizkuntza: gaztelania