Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Serifalaris Jaialdia 2026

mayo 15 - mayo 16

Nazio mailan erreferentzia den Serifalaris diseinu eta sormen jaialdia Getxoko Muxikebarri Arte, Kultura eta Kongresu Zentrora itzuliko da maiatzaren 15ean, ostirala, eta 16an, larunbata, hamabigarren edizioa ospatzeko. Sarrerak eskuragarri daude jada www.serifalaris.com webgunean. Aurten, hainbat diziplinatako profesional ugarik hitz egingo dute beren sorkuntza-prozesuaz, hitzordu honek azken edizioetan eman duen norabidea sendotuz, ikuspegi tematikoa irudiaren kulturatik sormenera eta inspiraziora zabalduz, eta betiere Peio Atxalandabasoren eta Marina Goñiren zuzendaritzapean eta koordinaziopean, Freskue eta Estudio Marina Goñi estudioen fundatzaileak, hurrenez hurren, biak ala biak 2011n jaio zen jaialdi honen sortzaileak. 

Horrela, aurtengo kartelean Pantomima full bezalako izenak nabarmentzen dira, gaur egungo gizartearen klixeak, modak eta ohiturak kritikatuz youtuben bi minutuko esketxekin kanpaikada eman zuten umorista bikotea. Beste aurpegi ezagunetako bat, hiri ikasketetan aditua den Erik Harley izango da, Pormishuevismo mugimenduaren sortzailea. Sarean bere profila @preferiría.periferia da, eta gure inguruko xahutze urbanistiko kasu sonatuenak salatzen ditu. New Yorketik, Porto Rocha estudioko Nathan Fyock etorriko da, Twitch, Apple eta Nike bezalako markentzat lan egin duena. Bestalde, espazio publikoetan sakonki eragiten duten egiturazko instalazio ausart eta kolore biziz beteak sortzeko orduan bizi duen sorkuntza-prozesuaz hitz egingo du Morag Myerscough ingelesak.

Katalina Estrada ilustratzaile eta diseinatzaile kolonbiarrak, eragin latinoamerikar handiko bere unibertso sutsu eta koloretsuaz hausnartuko du, baita Disney, Netflix, Nike, Paul Smith eta Coca Colarekin izandako kolaborazioez ere. Pep Carríok, argitalpen- eta kultura-arloko diseinatzaile grafiko erreferenteak, eta artista plastiko eta ilustratzaileak, ideien diseinuan eta bere lanaren nortasun artistiko, poetiko eta kontzeptual sendoan sakonduko du. Serifalaris jaialdian ere izango dira Rubio & Amo edota & Rosas, Julia Solans, ilustratzaile grafikoa eta ohiko komunikatzaile kolaboratzailea, Kataluniako TV publikoaren eta Catalunya Radioren diseinu-programak ematen dituena, edota diseinuaren munduko pertsona ospetsuak, hala nola Isabelita Vitual, Meta, OpenAi, Apple, Dior edo Hermes bezeroentzat artearen, teknologiaren eta komunikazioaren arteko langintzan aritzen dena. Halaber, aurtengo hitzaldi sorpresak erritmoa ekarriko du Muxikebarrira eta ez du inor epel utziko.

Local

Muxikebarri – Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa – (Plaza)
Basagoiti etorbidea, 77
Getxo, Bizkaia 044 España