
Azkuna Zentroko «Frtiz Lang Amerikan» Zinematekaren barne.
Mae Doyle (Barbara Stanwyck) jaioterrira itzuli da, Monterreyko (Kalifornia) arrantza-herri txiki batera. Bertan, kontserba-fabrikan lan egiten duen neska gazte baten (Marilyn Monroe) adiskide egingo da. Arrantzale atsegin bat ere ezagutuko du (Paul Douglas), eta harekin ezkonduko da. Hala ere, pixkanaka, herriko beste gizon batek (Robert Ryan) erakarriko du.
Ba al zenekien…
Filmak izar bihurtu zuen Marilyn Monroe, eta Lang-ekin izan zuen kolaborazio bakarra da. Rol txikia bada ere, aktoreak interpretazio-dohain guztiak erakutsi zituen, neska apal eta kaskarinaren ohiko airearekin.
Fitxa teknikoa: