Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Basauriko Euskal Astea 2026

mayo 17 - mayo 24

Apirilaren 17tik 24ra bitartean Basaurik «Euskal Astea» ospatuko du, euskal kultura, hizkuntza eta nortasuna sustatzeko.

Aukera paregabea herrian antolatutako ekintzetan parte hartzeko eta gure kultura eta hizkuntza ezagutzeko!

Egitaraua zabala eta gustu eta adin desberdinetako publikoarentzat izango da: euskal dantzak eta kantak, bertsolariak, mintzodromoa, gazteentzako jaia, antzerkia eta erromeria, besteak beste.

Ekimenak Social Antzokian, Kultur-etxeetan, Solobarriako karpan, Gazteguneetan eta kalean egingo dira; eta doakoak izango dira. (Social Antzokiko ikuskizunak izan ezik).

Horrekin batera, aurten euskaraz lehen hitzak ikasteko saioak emango dira, dohainik. Anima zaitez eta parte hartu!

Aukera hauek daude:

  • Ongi etorri euskarara! Udal Euskaltegiaren eskutik, apirilaren 20an, 10:00-11:30 – Pozokoetxeko Kultur Etxean.
    Parte hartzeko izena eman behar da esteka honetan, apirilaren 16a baino lehen.

  • Euskara gara… eta izango gara! Bolintxu AEK euskaltegiaren eskutik: Apirilaren 22an, bi saio: 10:00-11:30/17:00-18:30. Izena emateko klikatu hemen.

 

Detalles

Comienza:
mayo 17
Finaliza:
mayo 24
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/05/17/basauriko-euskal-astea-2026/webkklik00-detalle/eu/

Local

Plentziako Liburutegia
Goienkale, 25
Plentzia, Bizkaia 077 España