Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Gure eskuetan» zikloa: «Ezagutu, babestu, zabaldu: arriskuan dagoen ondare erlijiosoa»

abril 21

Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldien 26. edizioa ospatuko du datorren urrian, Europako Kontseiluak Europar Batasunarekin lankidetzan 1991tik bultzatzen duen ekimena. Jardunaldi hauen helburua gizartea kultura-ondarea ezagutu, baloratu eta babestearen garrantziaz sentsibilizatzea da. Gure eskuetan lelopean edizio honek ondarearen balioari eta ondarearen zaintzaren erantzukizun kolektiboari buruzko begirada zabala eta partekatua proposatzen du. Ikuspegi hau diseinatzeko kontuan hartu da Europak 2026ko ediziorako finkatu duen gaia, ardatz moduan ondarea mehatxatzen duten arriskuak eta ondarea babesteko kolektiboki jarduteko premia ezarrita. Europako Kontseiluaren proposamenak azpimarratzen du premiazkoa dela mehatxuei erantzutea, ondare kulturalak etorkizuneko belaunaldientzat esanguratsua eta eskuragarria izaten jarrai dezan.

Urrian ospatuko den Ondarearen Europako Jardunaldien aurreko hilabeteetan Bizkaiko Foru Aldundiak hitzaldi-ziklo bat antolatu du, kultura-ondarea zaintzeak dakartzan erronkei, esanahiei eta erantzukizunei buruz hausnartzeko. Saioak apirila eta ekaina bitartean egingo dira Ondare Aretoko hitzaldi-aretoan eta ondarea hainbat ikuspegitatik jorratuko duten adituak batuko dira: dokumentazioa, identitatea, emakumeen memoria eta kontserbaziorako irizpide garaikideak.

Hitzaldi hauek gizarte-, teknologia- eta ingurumen-eraldaketa sakonen testuinguruan  ondarearen zereginari buruzko eztabaida zabaltzeko balioko dute. Kultura-ondarea, materiala zein ez-materiala, baliabide bakarra eta berriztaezina da: ezin da ez kopiatu ez ordezkatu, eta galera bakoitzak memoria kolektiboarekiko haustura dakar.

Ildo horretatik Ondarearen Europako Jardunaldiak kultura eta historia nortasuna ikuspegi partekatu batetik babesteko beharraz hausnartzeko gune gisa aurkezten dira,  betiere ondarea guztion esku dagoela ulertuta: erakundeak, profesionalak eta gizartea, oro har.

Ondarearen balioan sakontzeko hitzaldi zikloa.

  • Apirilak 21 – Conocer, proteger, difundir: el patrimonio religioso en riesgo; (Ezagutu, babestu, zabaldu: arriskuan dagoen ondare erlijiosoa)

Zikloa Raquel Cilla Lópezen, Artearen Historian doktore eta Bilboko Eleiz Museoko zuzendariaren, hitzaldiarekin hasiko da.  Bere hitzaldiak gaur egun ondare erlijiosoak dituen erronkak aztertuko ditu. Ondasun multzo hau Bizkaiko memoria historiko, artistiko eta sozialaren funtsezko zatia da, baina bereziki arriskuan dago faktore ezberdinengatik, hala nola, abandonua, erabilera galtzea, baliabide falta edo esku-hartze desegokiak.

Cillak ezagutzaren, dokumentazioaren eta plangintzaren garrantzia azpimarratuko ditu babesteko oinarri legez, eta Bilboko Elizbarrutiko Monumentu Katalogoan egiten diharduen lana aurkeztuko du, ondasunen kontserbazio-egoera ebaluatzeko eta babes-estrategiak diseinatzeko aukera ematen duen proiektua. Era berean, Eleiz Museoak ondare horren kudeaketa integralean funtsezko erakunde gisa duen zeregina aztertuko du, katalogaziotik hasi eta zaharberritze eta hedapeneraino, eta erakundeen, espezialisten eta herritarren arteko lankidetza estuaren beharra azpimarratuko du.

Local

Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Historikoa
María Díaz de Haro, 11
Bilbao, Bizkaia 020 España