
Inazio zaharrak gaztazko gaileta gozoak dastatzea maite du gehien te kikara bat edaten duen bitartean; gaur, gaileta-kutxa hutsik eta zulatua aurkituko du…
Bakarrik bizi da Inazio. Aktibo eusten duten erritu txikiz betetzen ditu egunak: egunkaria erostera joan, txoriak entzutea… eta, batez ere, merienda-ordua!
Gaur, baina, dena aldrebestu zaio: gaztazko gaileta-kutxa hutsik eta zulatua dago. Erruduna aurkituko du Inaziok: sagutxu bat, agurearen bakardadea aldaraziko duena.
Protagonista giza tamainako txotxongilo bat da, titiritero bik manipulatua.
Lau eskutara egindako koordinazioak kredibilitatea ematen dio pertsonajeari, eta haren mugimendu guztiek harridura sortzen dute lehen momentutik.
Kontrapuntua sagutxo bizia da, protagonista onetik ateratzen duena. Bertsio batzuk ditu txotxongilo honek, modu zenbaitez manipulatzen baita. Trepetek eta mekanismoek -konpainiaren bereizgarriak- ustekabeko momentu magiko eta apartak sortzen dituzte.
Fitxa artistikoa: