Dantzatzen Kalez Kale Luis Aramburu Udal Folklore Eskolak eta Indarra eta Laukale Eltziegoko dantza taldeek antolatutako ekimena da. Hiru taldeetako dantzari txikienak Gasteizko kale eta plazetan zehar dantzatzeko eta elkar ezagutzeko helburuarekin antolatuta dago.
Hiru taldeek bere dantzak eskainiko dituzte txandaka hiru plazetan. Saio bakoitzak 10-15 minutuko iraupena edukiko du. Berehala hurrengo plazara joango dira kalejiran. Bukatzeko, hiru taldeetako dantzari guztiek elkarturik hiru dantza eskainiko dituzte Foru emparantzaren Frontoian.
Egitaraua:
Arka plaza:
- 12:30 – Udal Folklore Eskola
- 12:55 – Indarra Dantza Taldea
- 13:20 – Laukale Eltziegoko Dantza Taldea
Memoria plaza:
- 12:30 – Laukale Eltziegoko Dantza Taldea
- 12:55 – Udal Folklore Eskola
- 13:20 – Indarra Dantza Taldea
Loma Jeneralaren plaza:
- 12:30 – Indarra Dantza Taldea
- 12:55 – Laukale Eltziegoko Dantza Taldea
- 13:20 – Udal Folklore Eskola
Foru emparantzaren Frontoian:
- 13:45 etik 14:00 etara: denak