Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

(bertan behera) «Travy»

abril 17

Bi pailazo zahar, batere graziarik ez dutenak. Bi seme-alaba, artearen transgresioan eta arrakastan galduta. Juglare familia honetan, maskarak jantzita hobeto ulertzen dute elkar, begietara begira baino. Buru-belarri murgilduta daude ikuskizun baten sorreran. Azken ikuskizuna ote?

Konpainiako beteranoek ez dute ikuskizunak egiteko ideia berririk, alabak aurka egingo die aurreko forma artistiko guztiei eta seme txikia etxera itzuliko da, jatorrira itzulita bere diskurtso artistikoa eta bere burua aurkitzeko.

Pla-Solina familiari (“Travy familia”) egindako omenaldia da Travy ikuskizun txalotua, eta bi antzerki-korronteren arteko (des)adostasuna. Alde batetik, clowna, antzerki folklorikoa eta herrikoia. Bestetik, forma post-dramatikoak eta metateatralak. Antzezlanak bi belaunaldi etabizitzako bi une jartzen ditu agerian: bidearen amaierari beldurgabe begiratzen diotenak, eta bidearen hasierari izu-ikaraz begiratzen diotenak. Bizitzaren eta antzerkiaren arteko jolasa, gezurraren eta egiaren artekoa.

Antzerki egile onenaren Godot saria, 2025

Oriol Plak aktore onenaren Nazioarteko Emmy saria irabazi zuen 2025ean, Yo adicto telesailean egindako lanagatik.

OHARRA: Elkarrizketa batzuk katalanez dira, gaztelaniazko gaintituluekin

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Bitó Produccions
  • Dramaturgia: Pau Matas Nogué, Oriol Pla Solina
  • Zuzendaria: Oriol Pla Solina
  • Antzezleak: Diana Pla, Oriol Pla Solina, Quimet Pla, Núria Solina

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

Local

Félix Petite Antzokia – (Félix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea))
Landaberde, 31
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España