Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Zir Zir Hara! zikloa: «Dame la mano (Happy Manif)»

abril 19

Ikuskizun hau Zir Zir Hara! Arte Biziak ziklooaren parte da, Kutxa Fundazioren programazioaren eszenikoaren barruan.

Ikuskizun koreografiko parte-hartzailea baino gehiago, Dame la mano, esperientzia alaia eta kohesionatzaile bat da. Gure portaeren gaineko begirada dibertigarria eskaintzen du eta talde baten barruan —kasu honetan jolastoki batean— azaleratzen diren botere-dinamikak zalantzan jartzen ditu. 

Zertara jolasten duzu jolasaldian? Non jolasten duzu patioan? Eta zure lagunekin, dena ondo? Egin dakizkiokeen galderak dira, eta horien erantzunek ematen duena baino askoz gehiago adieraz dezakete. 

Hamar urte zituzteneko begiradarekin proposatutako egoerak behatzera ere gonbidatzen dituzte helduak. Eskolako patioan garatzen dira gure gizartea kaltetzen duten fenomenoen lehen zantzuak eta elkarrekin bizitzearen ametsa: estereotipoak, aurreiritziak eta botere-harremanak. Dame la mano (Happy ‘Manif) audio gidatuaren ikuskizuna da, partaide izatearen, desberdintasunaren eta diskriminazioaren inguruko eztabaida irekitzen duena. 

Eta zuk, nola amesten duzu zure patioa?

Fitxa artistikoa:

  • Sorkundea: David Rolland, Elise Lerat-ekin elkarlanean
  • Antzezleak: David Rolland eta Lisa Miramond
  • Musika konposizioa eta soinu muntaketa: Roland Ravard

Publikoa: + 8 urte /familiak

50 minutu 

Local

Tabakalera – (KUTXA FUNDAZIOA KLUBA)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España