Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Artelana bere testuinguruan: «Masa-turismoa eta souvenirrak antzinako monumentuetan»

abril 30

Bilboko Berreginen Museoak, ikasturteari jarraipena emateko, Artelana bere testuinguruan zikloaren barruan beste hitzaldi bat eskainiko du. Ekimena museoak egiten dituen jardueren artean ezagunena eta luzeenetarikoa da.

  • Apirilak 30: Gloria Mora (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) – «Masa-turismoa eta souvenirrak antzinako monumentuetan«.

Apirilaren 30eko hitzaldia Gloria Moraren eskutik izango da. Gloria kontratudun irakasle-doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Erreferente nagusietako bat da Erdi Arotik gaur egunera arteko antzinako objektuen bildumazaletasunean eta Arkeologiaren historiaren azterketan.

Hitzaldian zera jorratuko da: aro garaikideak turismoaren esperientzia nola demokratizatu duen eta aukera eman duen gero eta pertsona gehiago Antzinatasuneko toki ospetsuetara fisikoki hurbiltzeko. Hala eta guztiz ere, masa-turismoak arriskuak ere baditu. Nola bizi dugu turismoaren bidez iraganera bidaiatzeko esperientzia? Zer oroitzapen eramaten ditugu gurekin? Gero eta bisitari gehiago izateak zer ondorio izan dezake monumentuen kontserbazioan eta jasangarritasunean?

Sarrera doakoa da, eta parte hartzeko nahitaezkoa izango da aldez aurretik sarrera bat eskuratzea Berreginen Museoko webgunearen bidez: www.bilbokoberreginenmuseoa.eus.  

Bizkaiko erakunde honek bere jarduera urtetsuenaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Izan ere, hamasei urte baino gehiago daramatza hilean behin erakundearen bilduma eta erakusketak gertutik aztertzen, eta dagoeneko hiriko kultura-erreferenteetako bat bilakatu da.

Berreginen Museoak 2006ko azaroan ireki zituen ateak berriro, Mariaren Bihotza eliza zaharraren egoitzan, eta Bizkaiko hiriburuko zaharrenetarikoa da. Duela laurogei urte sortua, genero bereko museoen artean onenetarikoa da, ikusgai jarritako erreprodukzioen hautaketagatik eta kalitateagatik.

Local

Bilboko Berreginen Museoa
San Francisco, 14
Bilbao, Bizkaia 020 España