
Wendy Rogers zuzendariaren Magoaren elefantea (AEB) filmaren proiekzioa.
Peter umezurtza aspaldi desagertua den arreba Adelen bila dabil. Azokako plazan igarle batekin topo egiten duenean, galdera bakarra dauka buruan: bizirik al dago oraindik arreba? Erantzuna: elefante misteriotsu bat eta hura agerrarazi dezakeen magoa aurkitu behar duzu. Horretarako, bidaia izugarri batean murgilduko da Peter, eta ezinezkoak diruditen hiru zeregin bete beharko ditu.