
Maite, Unai eta Merche Aliciaren koadernaketa ikasleak dira. Liburuen bizitza luzatzeko orriak pegatu, josi eta mozten dituzten lantegi bat partekatzen dute. Bakoitzak bere liburuan lan egiten duen bitartean bizitzari, doluari eta hauen bariazioen inguruan hitz egiten dute.
80ko hamarkadan, Lizasoko komentua Arco Iris komunitatearen egoitza izan zen. Eraikinaren hormak lorez apainduak zeuden orduan eta bertako aretoetan new age praktika katartikoekin esperimentatzen zen topaketa jendetsuetan.
Gaur egun garai haren arrastoak ez dira antzematen. Filmaren egileak euren amen testigantzak erakarrita hurbiltzen dira Lizasora; frankismoaren ondorioak alde batera utzi eta aro berriaren erronkei aurre egin nahian gerturatu baitziren haiek komunitatera.