Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2026: «Le Consentement»

abril 21

Donostiako 2026ko Giza Eskubideen Zinemaldiaren barne.

Paris, 1985. Vanessak hamahiru urte ditu Gabriel Matzneff ezagutzen duenean. Berrogeita hamar urteko idazle ospetsu bat da hau, oso gizon argia eta manipulatzailea, eta seduzitu egiten du neska nerabea. Hala, mundu kulturalak eta politikoak goraipatutako gizon baten maitale eta musa bihurtzen da. Harreman horretan bere burua galtzen hasita, pixkanaka konturatzen da egoera zeharo suntsitzaile eta ezohiko batean sartuta dagoela, eta Matzneff benetakoa gizon depredadore bat dela jabetuko da azkenean.

Fitxa teknikoa:

  • Frantzia-Belgika.
  • Zuzendaritza: Vanessa Filho.
  • Ekoizpena: Carole Lambert, Marc Missonier / Moana Films, Windy Production, Panache Productions, La Compagnie Cinématographique, France 2 Cinéma, Les Films du Monsieur, RTBF.
  • Gidoia: Vanessa Filho, Vanessa Springora, François Pirot.
  • Argazkia: Guillaume Schiffman, Richard Deusy.
  • Musika: Audrey Ismaël, Olivier Coursier.
  • Muntaketa: Marion Monestier, Sophie Reine.
  • Aktoreak: Kim Higelin, Jean-Paul Rouve, Laetitia Casta, Élodie Bouchez, Jean Chevalier, Lolita Chammah.

Solasaldia:

  • Gema Varona (Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria)
  • Javier Gómez Zapiain (Biktimologiaren Euskal Elkarteko presidentea)

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España