Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Latitude galduetan

mayo 6

Ivan Santamariaren eskutik Latitude galduetan hitzaldia Intxaurrondoko Ibiltariaren XXXII. Astearen baitan. Izen bereko erakusketa egongo da ikusgai maiatzaren 4tik ekainaren 19ra Intxaurrondo Kultur Etxean bertan.

Ivan Santamaria ofizioz kazetaria da, eta afizioz argazkilaria. Argazkilaritza gehiena Araba eta Nafarroa artean egiten badu ere, azken urteotan latitude polarretan argazkiak egiteko aukera eta pribilegioa izan du Ivanek: Antartida, Svalbard, Groenlandia, Islandia… geure mapetako ertzetan agertzen diren leku urrunak. Kokaleku artiko eta antartikoei erreparatzeko milaka modu eta begirada daude, baina arreta piztu dioten hiru elementuri buruz ariko da, batez ere: Giza esperientzia edo gizakien arrastoa, izotzaren formak eta egoerak, eta bertako biztanle nagusi diren animaliak.

Elementu horiek klima gogor hauetan paisaiarekin eta itsasoarekin duten harremanak eta interakzioek ez dute parekorik beste inon. Bizitza zerbait preziatua da basamortu izoztuetan, baina isolamendua eta bakardadea ere naturaren boterearen zein edertasunaren lekuko dira han.

Local

Intxaurrondo Kultur Etxea – (Intxaurrondo K.E.)
Felix Gabilondo Plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España