
Malandain Ballet Biarritz Konpainiak La chambre d’amour lanaren inguruko entsegu irekia eskainiko du. La chambre d’amour maiatzaren 22tik 24ra bitartean ikusi ahal izango da Victoria Eugenia Antzokian, eta entsegu irekiak aukera emango die ikusleei lanaren inguruko xehetasunak ezagutzeko eta ondorengo emanaldiaz era osoagoan gozatzeko.
Entsegu irekian Thierry Malandainen sorkuntzaren zenbait zati aurkeztuko dituzte, eta ondoren, ikusleek koreografo eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera izango dute.
Oharra