Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Literaktum 2026: David Foenkinos

abril 22

David Foenkinos (Paris, 1974) eleberrigile frantziarra izango da aurtengo lehen Literaktum Topaketaren protagonista. Olga Grande kazetariarekin Todos aman a Clara bere azken lanaz arituko da, baita bere ibilbide literarioaz ere.

David Foenkinos idazlea, jazz musikaria eta zinemagilea da. Hizkuntza askotara itzulitako eleberriek eta kontakizun laburrek osatzen dute bere literatur lana eta Frantziako literatura sari garrantzitsuenetako batzuk jaso ditu. Estilo arina, dotorea eta oso irisgarria dute ezaugarri David Foenkinosen lanek. Umore sotila, sentiberatasun emozionala eta giza harremanei buruzko begirada delikatua uztartzen ditu. Besteak beste, En caso de felicidad (2005), La delicadeza (2009), Los recuerdos (2011), Estoy mucho mejor (2013), La biblioteca de los libros rechazados (2017), Charlotte (2018) eta Número dos (2022) lanak argitaratu ditu.

Apirilaren 22ko topaketan, Olga Grande kazetariarekin arituko da Foenkinos Todos aman a Clara azken argitalpenaz eta bere idazle ibilbideaz.

2019 urteaz geroztik antolatzen diren Literaktum Topaketek nazioartean ezagunak diren edo euren ibilbideari aitortza jaso duten idazleak hirira gonbidatzen dituzte, azaroko Literaktum Jaialdiaren hedapen modura. Najat El Hachmi, Leonardo Padura, Petros Márkaris, Selva Almada, Jhumpa Lahiri, Olga Tokarczuk Nobel saridun poloniarra, Maxim Ósipov, Jonathan Coe eta Mariana Enríquez izan dira gonbidatu Literaktum Topaketetan.

David Foenkinosen topaketa, 2026ko azaroaren 9tik 22ra egingo den Literaktum Jaialdiaren aurrekaria izango da.

Oharra: 

  • Gonbidapenak egunean bertan banatuko dira, 18:00etatik aurrera Okendo Kultur Etxean.

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España