Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Jolastokia»

abril 24

Haurrentzako komedia dibertigarri eta apur bat bihurria, aldi berean hausnarketara gonbidatzen duena. Besteen tokian jartzera, desberdintasuna errespetatzera eta ikasgeletako indarkeriari aurre egiteko beharrezko eta aktibo sentitzera bultzatzen du.

Atsedenaldia kezkez bizi duten hiru neskatila, ordu erdi horretan euren mundua eraikitzen ari dira. Askoz dibertigarriagoa, irekiagoa, eskuzabalagoa, adimentsuagoa eta sortzaileagoa den mundu bat.

Berrogeita hamar minutu barre egiteko, abesteko, jolasteko eta mundua aldatu nahi izateko… nire eskolako patioa aldatuz.

Local

Landetxe Kultur Aretoa – (Kulturgunea)
Landetxe Plaza
Oiartzun, Gipuzkoa 063 España