Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Discursos polifónicos»

mayo 9 - mayo 10

«Discursos polifónicos» entzuteko espazio gisa zabaltzen da, non elkarrizketa-formatua tresna eszeniko bihurtzen den, konplizitateaz guri –eta bere buruari– galdetzeko asmoz. Performerrak eta ikusleak entzuteko subjektu gisa kokatzea proposatzen du piezak, haien gorputzen pertzepziotik denbora eta espazioa elkarrekin partekatzean.

Ernesto Rosa soinu-artistak eta Natalia Jiménez dantzari eta koreografoak “Audiografías de un instante” artxibo bizitik abiatzen dira: urteetan zehar bildutako elkarrizketa-bilduma da, loturaz eta konplizitatez beteriko uneen kontakizunak bildu dituena, batez ere, testuinguru eszenikoan. Horiek sortzeko, elkarrizketa-teknikaz baliatu zen, zeinari esker esperientziak xehetasunez gogoratzen diren, eta, horrela, bizitakoaren kontzientzian sakontzen den, sentitutakoarekin konektatzeko eta oharkabean pasatu ohi diren aldeak ikusarazteko.

«Discursos polifónicos» gorputzak berridazteko saialdia ere bada, isiltasunaren ñabardurekin, barne-motorren ahalmenarekin eta horiek berekin dakartzaten memoriekin.

Fitxa artistikoa: 

  • Ideia-sortzailea eta zuzendaria: Natalia Jiménez Gallardo
  • Soinu-espazioa: Ernesto Rosa
  • Koreografia: Natalia Jiménez Gallardo
  • Sortzaileak eta performerrak: Ernesto Rosa eta Natalia Jiménez Gallardo
  • Ikertzailea: Federica Fragtanoli
  • Argiztapen-diseinua eta koordinazio teknikoa: Carlos López
  • Irudiaren diseinua eta bideoa: Maria Etxaide
  • Iraupena: 50 minutu

Natalia Jiménez (Jaén, 1980) dantzaria, koreografoa, inprobisatzailea, irakaslea eta shiatsu terapeuta da. Haren jardunbideak gorputzetik pentsatzea du ardatz. Group La Bolsa-ren sortzaileetako bat da, non zuzeneko sorkuntza performatiboa ikertzen duen; mugimenduaren eta gorputzaren arteei buruzko SEMANA SANA jardunaldiak zuzentzen ditu. Koreografo gisa 15 lan estreinatu ditu eta sorkuntza garaikideko hainbat proiektutan parte hartu du. Haren jardunbide artistikoa inprobisazioan, memorian eta itzulpen-metodologietan oinarritzen da nagusiki.

Ernesto Rosa (Sevilla, 1994) soinu-artista da, eta egunerokotasunaren pertzepzio akustikoan eta benetako eta irudikatutako soinu-paisaien sorkuntzan oinarritzen da. Haren lana hainbat soinu-instalaziotan (Sevillako Flamenko Bienala, Sitio Galeria…), performancetan (Festival Contenedores, Big Bang Festival, Ciclo Inclasi?cable…) edo argitalpen diskografikotan (musika esperimentaleko diskoetxeetan) aurkeztu da.

Detalles

Comienza:
mayo 9
Finaliza:
mayo 10
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/05/09/discursos-polifonicos-/webkklik00-detalle/eu/

Local

La Fundición y Paseo de AbandoIbarra
Bilbao, Bizkaia 020 España