
2026ko Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia, maiatzaren 10ean ospatuko da, «Geroa eraikiz» lelopean.
Festa handia, urtero bezala, Senpereko lakuaren inguruan egingo da, maiatzeko bigarren igandean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bildutako dirua Donapaleun (Nafarroa Beherea) lizeo berri bat eraikitzeko erabiliko dute.