Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Liburuaren Eguna 2026 Aretxabaletan: egitaraua

abril 23

Datorren apirilaren 23an ospatuko da Liburuaren Eguna, eta aurten ere herrian jarduera ugari antolatu dira irakurzaletasuna sustatzeko eta literaturaren inguruko giroa indartzeko. “Liburu askeak” lelopean, herritarrek liburuak trukatzeko aukera izango dute hainbat gunetan: kultur etxean, kirol etxean eta Uretz tabernan.

Egitarauak sormenari ere tarte berezia eskainiko dio. Paper artea ardatz hartuta, collage tailerra antolatu da 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat, Itziar Unzurrunzagaren gidaritzapean. Tailerra 17:00etatik 19:00etara izango da, eta izena emateko epea apirilaren 1etik 18ra egongo da zabalik liburutegian.

Bestalde, Iruñako Hizkuntza Eskola Ofizialak prestatutako erakusketa ikusgai egongo da Arkupeko erakusketa gelan. Literatur zaleek, gainera, parte hartzeko aukera izango dute haur liburutegian antolatuko den ekimenean: erabiltzaileek gomendatutako liburuekin munduko mapa osatuko da, irakurketen bidez munduari bira emateko gonbidapena eginez.

Aurtengo edizioak, halaber, omenaldia egingo dio Jon Mirande idazleari, haren jaiotzaren mendeurrena dela eta (1925-2025).

Local

Kutxa Fundazioa Artegunea – (Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera eraikina)20012 Donostia / San Sebastián – Kutxa Fundazioa Tabakaleran)
Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera, 0. solairua)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España