
Jakinarazten dizuegu ekoizpen teknikoaren arazo logistikoak direla eta BEETHOVEN 9 BATZEN GAITUEN SINFONIA kontzertua BERTAN BEHERA gelditu dela, datorren ekainaren 21ean, igandea, Euskalduna Jauregian egitekoa zena.
Zer egin behar dut nire sarreraren zenbatekoa itzul diezadaten?
Sarreren zenbatekoren itzulketa erosteko erabilitako bide beretik egingo da.
Bederatzigarren Sinfonia: Batasun-mezua
Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia, laugarren mugimendu enblematikoarekin eta Schillerren «Pozari Oda»rekin, musikaz gaindi doa, senidetasunaren, askatasunaren eta elkartasunaren manifestu bihurtzeko. Europako Musika Egunerako hautatua, Europako Ereserkia dela 40 urte betetzen diren honetan, bakearen, batasunaren eta demokraziaren balioak ospatzen ditu.
Gure ekoizpenak esperientzia murgiltzailea proposatzen du: publikoak ez du soilik entzuten, «besarkada unibertsal» horren parte ere bada. Argiztapen bereziarekin, eszenatoki-aldaketekin eta obraren benetako berrinterpretazioarekin, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko elkarrizketa bilatzen dugu.
Gainera, proiektuak Bizkaiko eta Euskal Herriko talentu gaztearen aldeko apustua egiten du; tokiko musikariek nazioarteko testuinguru batean garatzeko eta distira egiteko eszenatoki bat eskainiz, kultura, konpromisoa eta bikaintasun artistikoa uztartuz.
Noem Filarmonia
EASO Abesbatza
Bilboko Koral Elkartea
Akelarre Abesbatza
María Martín Campos – Sopranoa
Lucía Gómez – Mezzosopranoa
Gillen Mungia – Tenorra
Hodei Yáñez – Baritonoa
Janitz Enparantza – Zuzendaria