Cargando Eventos

« Todos los Eventos

BUSTI DANTZAN! – Udako dantza egonaldia 2026

julio 6 - julio 11

Bost egunetan zehar, goiz osoko saio trinkoetan dantza klasikoa eta garaikidea uztartuko dituzte ikastaroek. Horrekin batera, dantzarien prestakuntza osatzeko jarduera osagarriak egingo dira egunero sektoreko profesional adituekin. Azken eguneko saioa eta erakustaldia Lekuona Fabrikan egingo da.

Datak: uztailaren 6tik 11ra.

Tokiak: Gipuzkoako Dantzagunea. Uztailaren 11n ikastaro amaierako erakustaldia, Lekuona Fabrikan (Errenteria).

Informazioa: deskargatu PDF formatuan

Ikastaroak:

  • Jauzi! Dantza klasikoa erdi maila / Garaikidea hastapena
  • Murgildu! Dantza klasikoa aurreratua / Garaikidea erdi maila
  • Jarduera osagarriak: ikastaro bakoitzean egunero dantzarekin zuzenean lotutako tailer bat egingo da.

Prezioa: 70 €

Izena emateak: maiatzaren 30era arte esteka honetan.

Antolatzailea: Gipuzkoako Dantzagunea.

Kolaboratzaileak: Dantzerti, APDG.

Norentzat

  • 12 urte baino gehiago badituzu
  • Gutxienez 2 urteko dantza klasikoko prestakuntza baduzu
  • Dantza garaikidean hasi nahi baduzu
  • Zure teknika hobetu nahi baduzu
  • Zure gorputza hobeto ezagutu nahi baduzu
  • Dantza profesional moduan aritzea zer den jakin nahi baduzu
  • Dantza egin nahi baduzu… Uda honetan, busti dantzan!

Local

Gipuzkoako Dantzagunea eta Lekuona Fabrika
Errenteria, Gipuzkoa 067 España