Hiru pieza komiko laburrek eratzen dute proposamen hau. Hain zuzen, “Madame B” ezagutuko dugu, maitasunari, osasunari eta lanari buruzko zalantzak argitzeko prest dagoen medium ospetsua; “Homo Amabilis”, egun indarrean dagoen ingurune lehiakor honetan galzorian dagoen espeziea; eta pudorerik gabe beren irrikak lortzeko prest dauden bi emakume, “Margarita Molotoven”.
Gasteiztik, Pez Limbo konpainiak antzerki-hiruko hau aurkeztuko digu, umorearekin eta gertutasunarekin, inguruan dugun errealitateari buruz hausnartzen duena.
Edukiera murriztuko ikuskizuna. Gayarre Antzokiko eraikinetik lekualdaketa duena.
Iraupena 75 minutu Fitxa artistikoa Dirección | Zuzendaritza: Raúl Camino. Intérpretes | Antzezleak: Begoña Martín Treviño, Raúl Camino, Ainhoa Alberdi, Eduardo Hernando. Escenografía | Eszenografia: Eskenagorri. Vestuario | Jantzitegia: La Funambulista. Una producción de Pez Limbo.