Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Euskal Herria Zuzenean»

junio 2

Gabriel Aresti euskaltegiaren kultur ekarpenak:

1996.urteaz geroztik, Ipar Euskal Herriko gazteek antolatzen duten kultur-jaialdi autogestionatua da Euskal Herria Zuzenean. Besteak beste, euskararen sustapena, auzolana eta elikadura burujabetza ditu ardatz aurten 30 urte bete dituen proiektuak. Ekainaren 2an, EHZko kideak Gabriel Aresti euskaltegira etorriko zaizkigu jaialdiaren ibilbidearen eta gaur egun dauzkaten erronken berri ematera. Saio horietan, euskal musikagintzaren ekosistema, Ipar Euskal Herriko kulturgintzaren egoera eta beste hamaika gai izango ditugu hizpide. EHZren historia jasotzen duen liburuaren aurkezpenaz gozatzeko aukera ere izango dugu.

Local

Bilboko Kafe Antzokia – (Bilborock eta)
Done Bikendi, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España