
Proposamen hau heziketa-eremuko profesionalei zuzendutako ikastaroa da, Irakurketa Errazeko (IE) kontzeptua ezagutzeko eta garatzeko.
Irakurketa Errazak irakurtzeko demokraziaren printzipioari erantzuten dio eta irakurtzeko edo ulermen zailtasunak dituzten pertsonetara zuzentzen da (populazioaren %30). Hezkuntzaren alorrean, irakurketa sustatzeko eta ikasleekin komunikazioa hobetzeko IE funtsezko tresna bat da.
Irakurketa ikasketa prozesua errazteko tresna bezala erabili nahi duten irakaskuntza eta pedagogia eremuko profesionalei zuzenduta dago eta interesa arrazoi ezberdinengatik irakurketa ulermen zailtasunak dituzten ikasleengan jartzen du:
Aldi baterako zailtasunak: etorkinak, analfabetismo funtzionala, eskolatze gutxikoa, istripuak,irakurtzen berandu hasi direnak, arrazoi ezberdinengatik irakurketa baztertu dutenak…
Zailtasun iraunkorrak: desgaitasun eta nahasmen anitzak.
IE nazioarteko neurriko proiektu soziala da, irakurketa demokratizatzeko eta heziketa eta informaziorako sarbidea errazteko borondatearekin.
Ikastaroaren bitartez ikastetxeetako profesionalek ikasleekin eta haien familiekin eta inguruarekin modu egokian komunikatzeko tresna barneratuko dute. Bereziki zailtasun ezberdinak dituzten ikasleei hezitze eta ezaguerak bereganatzeko prozesuan laguntzeko eta integratzeko ezinbesteko tresna lortuko dute.
Horrela, ikasgelako egunerokoan ikasleentzako egokiak diren informazio eta ikasketarako material egokiak eskaini ditzakete, ikaslearekin eta familiekin modu eraginkorrean komunikatzeko gai izango dira, ikasgelan eta ikasleen bizitza irakurketa gozatzeko eta ezaguerako lortu eta zabaltzeko tresna bezala ezarri eta erabili ahal izango dute.
Azken finean, ikasgelan hezkuntza inklusibo erreala lortzeko ezinbesteko lan tresna lortuko dute.
Irakaslea
Helburuak
Edukiak
Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala
Irakurketa Erraza kontzeptua
IE materialak sortzeko jarraibideak
Irakurketa Erraza curriculumean
Irakurtzeko eta ulermen zailtasunak eta irakurketaren estimulazioa
IE ekintzen diseinua
Metodologia
Ikastaroak metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du. Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz. Era berean, ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu, ikaskuntza-prozesuari eta gaitasunei garrantzi handia eskainiz.
Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute, baita UEUko lantalde pedagogiko eta arduradun teknikoaren sostengua ere bai. Ikastaroak jarraituko duen ikaskuntza-prozesua autonomoa eta esanguratsua izan arren, irakaslearen lankidetza eta laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzei eta zailtasunei aurre egiteko.
Nori zuzenduta
Batik bat HH, LH eta DBH etapatako irakasle zein ikasleei. Baita alor terapeutikotik datorrenari ere. Guraso zein interesa duen edonori.