Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Euskal zinema zikloa 2026: «Gure Sor Lekuaren bila»

mayo 13

2026ko Euskal Zinema Zikloaren egitarauaren barruan.

Ondare zinematografikoa berreskuratzea herri baten memoria kolektiboaren parte bat berreskuratzea ere bada. Horrexegatik da hain garrantzitsua arrasto zalantzagarri eta beti iradokitzaile horiek bilatzen dituztenen lana.

1956an estreinatu zen Hazparnen seguruenik euskaraz eginiko lehen dokumentala izandakoa. Ibilbide labur eta bitxi baten ondoren, galdu egin zen dokumental haren arrastoa. 50 urte baino gehiago igaro ondotik, ikertzaile batek gelditzen ziren informazio apurrak berreskuratzeari ekin zion, istorio hori osatzeko. Emaitza, film honetan ikusgai.

Fitxa teknikoa

  • Jatorrizko tituloa
    • Gure Sor Lekuaren bila
  • Zuzendaria
    • Josu Martinez
  • Urtea
    • 2015
  • Herrialdea
    • Espainia
  • Produkzioa
    • Mireia Gabilondo, Ane Antoñanzas / Tentazioa Produkzioak
  • Gidoia
    • Josu Martinez
  • Hizkuntza
    • Euskara, gaztelania, frantsesa
  • Azpitituluak
    • Gaztelania
  • Iraupena
    • 71´

 

Local

Online eta Artium Museoa
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España