Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Euskal zinema zikloa 2026: «Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias» + «Semana Santa en Bilbao» + «Guernika» + «Elai-Alai»

mayo 20

2026ko Euskal Zinema Zikloaren egitarauaren barruan.

Duela 90 urte hasi zen zorigaiztoko gerra zibila Espainian. Hemen zer gertatzen ari zen munduari jakinarazteko ahaleginean, Euskadiko Gobernuaren Propaganda Atalak zenbait dokumental egin zituen. Nemesio Sobrevila jende gutxiko baina lanerako grina biziko talde baten buru izan zen. Taldekide guztiek erbestea jaso zuten beren konpromisoaren ordainetan.

Talde hark eginiko lau dokumental aurkezten dira. Lehenengo biek argi eta garbi gezurtatzen dute “gurutzada” katoliko frankistaren ideia: Entierro del benemérito sacerdote vasco José Mª de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias, eta Semana santa en Bilbao. Beste biak –Guernika eta Elai-Alai– Nemesio Sobrevilak zuzendu zituen. Lehenbizikoak Kondor Legioak Gernikako hiribildua bonbardatu zuenekoa du hizpide; gerraren izugarrikeria pantailaratu nahi du, eta nazioarteko elkartasuna piztu atzerriratutako euskal herritarren alde. Bigarrenak soinu-banda osatugabea du, eta Elai-Alai haur dantza-taldeaz mintzo da. Elai-Alaik nazioartean zabaldu zuen euskal kulturaren eta folklorearen parte bat, Eresoinkarekin batera.

Fitxa teknikoa

  • Jatorrizko tituloa
    • Entierro del benemérito sacerdote vasco José María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias / Semana Santa en Bilbao / Guernika / Elai-Alai
  • Zuzendaria
    • Nemesio Sobrevila (´Guernika´)
    • Nemesio Sobrevila (´Elai-Alai´)
  • Herrialdea
    • Espainia
  • Produkzioa
    • Sección de Propaganda del Gobierno de Euskadi
  • Gidoia
    • Nemesio Sobrevila (´Elai-Alai´)
  • Hizkuntza
    • Gaztelania
  • Iraupena
    • 4´ / 2´ / 23´ / 22´