Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Musikeneren kontzertu zikloa Chillida Lekun 2026: Kontuz Duo

mayo 6

Aurten ere, Chillida Lekuk kontzertu-ziklo bat antolatu du Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiarekin elkarlanean, bi erakundeek sinatutako akordioaren esparruan. Horrela, agerian geratzen da Eduardo Chillidaren lanak musikarekin beti izan duen harremana.

Programa hau talentu musikal gazteentzako laguntza bat da, eta, gainera, eskultorearen lanerako beste hurbilketa bat ahalbidetzen du, eskultura eta Zabalagako espazioa ulertzeko begirada eta modu berriak gehituz, oraingoan soinuaren bidez.

Musikene zikloa Chillida Lekun

Kontuz Duo

Maiatzak 6, asteazkena
19:00
Zabalaga baserria

Doako sarrera (eskuratzea wegbunearen bidez)

Kontuz Duo Pablo Mira Alacanteko saxofoi jotzaileak eta Pedro Rolao akordeoi jotzaile portugaldarrak osatzen dute, eta bi gazteren ilusio partekatutik sortu zen, esparru akademikotik haratago sortzeko eta adierazteko nahiarekin; musikaren bidez askatasun-eremu bat aurkitzeko aukera. Marko Šervalen, Iñaki Alberdiren, Miguel Ángel Lorenteren eta Thomas Barthelemyren eskolak jaso ohi dituzte.

Saxofoia: Pablo Mira
Akordeoia: Pedro Rolão

PROGRAMA

I. Stravinsky – Suite Pulcinella
   1. Sinfonie
   2. Serenata
   8. Minuetto – Finale
L. Berio – Sequenza IXb ?
J. Guinjoan – ?Sonidos de la tierra
C. Camarero – ?Trayecto líquido
?M. Majkusiak – The Elements

 

Local

Chillida Leku – (Deustu – San Pedro plaza)
Jauregi Bailara, 66
Hernani, Gipuzkoa 040 España