
Euskara jarduera kultural guztietan trebatuz joan garen azken mende erdi honetan, nabarmen agertu da ezinbestekoa dela euskal prosa bere baitatik garatu eta lantzea, auzo-erdarekiko diglosiak testugintzan ezarritako oztopo eta nahasteak ahaleginean gaindituko badira. Bereziki larria da kontua, joskera esaten diogun alderdian, horretan baitira zeharo dibergenteak euskara eta auzo-erdarak, eta tipologia-desberdintasun horrek nahitaez eskatzen baititu hizkuntza bakoitzari egokituriko jokabideak. Joskera ez da soilik perpausen sintaxia, baizik eta esparru zabalagoko kontu konplexu bat, testu-antolaera terminoak bil dezakeena. Morfosintaxitik harago, bada, hona alderdi batzuk erabakigarri direnak euskarazko testuaren joskera egoki eta erosorako:
Testugileak (idazle, itzultzaile, zuzentzaileak) beti kontuan hartu behar dituen alderdi horiek zehaztu eta aplikatzea da, bada, ikastaro honen helburua. Praktikan oinarrituko gara guztiz, parte-hartzaileek lagin eta aztergaitzat ekarritako testuetatik abiatuta.
Irakaslea: Juan Garzia.
Non eta noiz: Bilbon (Euskararen Etxean), 2026ko maiatzaren 20an eta 21ean.
Ordutegia: 16:00-19:00.
Izena emateko epea: 2026ko apirilaren 22tik maiatzaren 4ra, biak barne.
Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
2026ko maiatzaren 6an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.
Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.