Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Araba Mugimenduan»

mayo 29

Arabako Etnografia Elkarteak 70eko hamarkadaren amaieran filmatutako materiala zabaltzera bideratuko dugu Maiatzeko programa hau. Ikerketa etnografikoak kultura bateko tradizioak, praktikak eta ezagutzak jasotzen ditu. Arabako taldea Jose Migel Barandiaranen ekimenez sortu zen, Euskal Herria osoan inkesta etnografikoak biltzeko plan komuna burutuko zuten lantaldeak eratzeko ahaleginean. Horretarako, Arabako lurraldearen kasuan, Gasteizko Manuel Iradier Txangolari Elkartera jo zuen. Elkarte hori, 1949an sortu zenetik, etnografiarekin lotutako kultura jarduerak ere egiten ari zen-eta.

Irudi horietan, 70eko hamarkadaren amaieran Arabako hainbat udalerritan bizirik zirauten lanbide tradizionalekin zerikusia duten pieza dokumental laburrak ikusiko ditugu: erratzak egitea (erratzagintza), artzaintza eta Kanpezuko San Romanen artisau-kandelagintza.

Arabako Artxiboari eskerrak eman nahi dizkiogu irudiak lagatzeagatik, horiek guztiak Fosforok digitalizatuak.

Maia Iribarne Olhagarai eta Paxcal Irigoyen Etxeberri Ipar Euskal Herriko musikariek musikatuko dute emanaldi hau.

Local

Arkabia
Calle Postas, 13
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España