Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Philips Symfonie Orkest + Bilboko Korala

mayo 2

Maiatzaren 2an, 19:00etan, Philips Symfonie Orkest-ek eta Bilboko Koralak kontzertua eskainiko dute San Pedro parrokian, nazioarteko errepertorioko hiru konpositoreren lanekin.

Kontzertua Txemi Etxebarriak (Philips Symfonie Orkest) eta Enrique Azurzak (Bilboko Korala) zuzenduko dute. Gainera, soprano bakarlari gisa, Estibaliz Sánchez ariko da oholtza gainean.

Philips Symfonie Orkest orkestrak lotura berezia du Bergararekin, izan ere, zuzendaria, Txemi Etxebarria, bergararra da. Nazioarteko ibilbidea duen musikari honek bere jaioterrian zuzentzeko aukera izango du oraingoan, ekitaldiari balio sinboliko berezia emanez.

Kontzertu hau Bilboko Koralaren 140. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen da. Urteurren horren harira, bi emanaldi berezi antolatu dira Euskal Herrian: bata Bilboko Arriaga antzokian, eta bestea Bergaran, San Pedro parrokian.

Kontzertuan Hendriks, Francis Poulenc eta Dmitri Shostakovich konpositoreen obrak entzungai izango dira.

Local

San Pedro Eliza (Deustu)
Bilbao, Bizkaia 020 España