Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Dantzaren Hilabetea 2026 Donostian: Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala 2026

mayo 3

2026ko Dantzaren Hilabetearen barruan.

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun hori ospatzeko lehen gala handik urtebetera antolatu zuen. Betiko bidetik, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXIX. Galak dantza estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, eta bertako dantzari eta taldeen lana nabarmenduko du. 

Besteak beste, honako hauek parte hartuko dute aurten: Led Silhouette, Eukene Sagüés, Compañía Danza Mobile, Malandain Ballet Biarritz, Kresala Dantza Taldea, Iker Karrera, Ada González eta Alba Martínez Academy.

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak (APDG) Thierry Malandain saritzea erabaki du aurten. Koreografoaren ibilbide artistikoa eta dantzarako bere dedikazioa nabarmenduz. Saria arratsaldeko (19:00) Galan emango da. 

Local

Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Kutxa Fundazioa)
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España