Donostiako Boga Boga jaialdiak edizio berria egingo du irailaren 11tik 13ra bitartean. Besteak beste, Marte Lasarte, Merina Gris, BARRRK, Mala Gestión, Alai, Zeatikez, Rüdiger, Mursego eta Gailu izango dira kartelean.
Gainera, Alice Phoebe Lou, Ana Roxanne, Bodega, Cervatana, Juan Tatorri, Julia Sabate, Kulata, Llúcia Pla, Lorea Argarate, MYD, Rachid B, Remei de Ca La Fresca, Rubio, Sébastien Tellier eta Yung Prado ere izango dira jaialdian.
Miramar jauregiko kontzertuak honela daude banatuta:
Irailak 11, ostirala – Miramar lorategiak (18:00etatik aurrera)
Irailak 12, larunbata – Miramar lorategiak (18:00etatik aurrera)
Bonuak 60 eurotan eros daitezke eta eguneko sarrerek 35 eurotan.