
2026ko Eztena jaialdiaren barne.
Parasite kolektiboaren «1. Koadroa: Epaiketa« antzezlanaz gozatu ahal izango da. Antzezlanak 1431. urtean kokatzen gaitu. Rouengo gazteluaren epaiketa gelan gaude. Ez, 2026a da. Gasteizko Agirrelanda komisaldegiaren 3. ziegan. Ez, Albacete probintziako Villalgordo del Júcar herriko etxe bateko egongela da. Ah ez… Estigia aintzirako pasabidea da. Erdian txalupa bat dago, eta han daude denak: Arkuko Joana, Unai, Maria Angeles, San Miguel goiaingerua, Antiokiako Santa Margarita, Pierre Cauchon apezpikua eta udaltzaingoaren 005 agentea.
Parasite Kolektiboa antzerkia eta dantza garaikidea uztartzen dituen arte eszenikoen kolektiboa da. Bere jarduera hiru adarretan kontzentratzen da: sortzen ari diren artisten prestakuntza eta gaikuntza, lan komunitarioen sustapena eta lengoai berrien ikerketa. Lan-arlo bakoitzera hurbiltzen da talde-lankidetza horizontaletik, eta haren prozesuek pisu handia dute experimentazio eta ikerketan.
Helduentzako ikuskizuna euskaraz.
Eztena Jaialdiaren eskutik.