
2026ko Eztena jaialdiaren barne.
EZTENA arte eszenikoen 2026 jaialdia iragartzeko asmoz Mikelazulon irekiera ekitaldia ospatuko da. Bertan, jaialdiaren aurkezpena egiteaz gain, AH (Ahots Hutsez polifonia taldea) eta La Fiesta Fiesta ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da.
AH (Ahots Hutsez polifonia) taldean bost ahotsetara ematen dituzte taldearen hasieratik (2022an) sortu izan dituzten kantuak. Haietako zenbait beren lehen diskoan bildu zituzten 2025ean. Taldea Pantxix Bidart, Marie Hirigoien lapurtarrak, Claudine Heguiaphal zuberotarrak eta IbonRG bizkaitarrak sortu zuten. Ondoren, Ander Barrenetxea hernaniarra eta Maialen Erviti hendaiarra batu zaizkie.
La Fiesta Fiesta J.B. Pedradasen (Javier Barandiaran Meleroren alter ego-aren) lan berria da. Festa arraro baten erdian esnatzen da Javier. Ahots arraro bat entzuten du, lasaitu beharrean kontrakoa lortzen duena. Hitz egiten dioten beste ahots batzuk ere omen daude baina ez da ziurra, haizeak (haize arraro batek) gogor jotzen du eta. Geroz eta gogorrago jotzen du. Ez duenez ezer ulertzen, ez duenez ezer ulertu nahi, dantzara abandonatzen da Javier. Dantza arraro batetara.