
«Argindarra bueltatu da hareazko erlojua irauli orduko. Denborak ez du apaldu argiaren indarra, urdindu bada ere. Oñatiko Latzen heavy metal taldeak utzitako lekuan berrartu du ibilbidea. Laukotea berritu eta proposamena biziberritu dute iraganeko ideiekin, egungo baliabideekin eta etorkizuneko ilusioekin. Horren emaitza da Denboraren orbainak hirugarren diskoa: zaindua, heldua eta askotarikoa«.
Horrela deskribatzen du Latzen taldeak bere itzulera urteetako isiltasunaren ostean. Uztailaren 18an, heavy metal musika taldea Herriko plazako eszenatokian izango da, 22:00etatik aurrera.
Hamar abesti berri aurkeztu dituzte, 27 urte luzeren ondoren.
Eraldatzen taldea gau horreran ere arituko da.