
Beñat Iturbe umoregileak gidatuko duen stand up tailer honek sei orduko iraupena izango du eta prezioak bazkaria barne hartzen du.
Ahozko artea da stand-up komedia, baina esateko aurretik idatzi egin behar da. Tailer honek testua ideiatik jendaurrean aurkezteko moduan egongo den lehenengo bertsio bat sortzea du helburu, adibide teoriko eta praktikoak baliatuta.