BOGAk jakinarazten du:
BOGAk 12 urte betetzen ditu… eta hori behar bezala ospatu behar da.
Maiatzaren 15ean gure Mungiako fabrikako ateak irekiko ditugu jai eder bat egiteko: ZUKU Tropical IPA berria aurkeztuko dugu dastaketa berezi batekin, food truck-ak egongo dira eta zuzeneko musika 19:00etatik aurrera, BizkaiBlues eta Ardi Galduak taldeekin.
Gure garagardoa dastatzeko, kontzertuez gozatzeko eta giro aparta bizitzeko plan bikaina da.
Sarrera doakoa, zatoz eta gozatu!