Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Getxophoto 2026: «NO PLACE LIKE HOME», Philip Kwame Apagyaren erakusketa

mayo 28 - junio 21

2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.

No Place Like Home (Ez dago etxea bezalakorik) duela 18 urte erakutsi zen Getxophoton. Bertan, Phillip Kwame Apagya ghanatarrak aitaren lanbideari ohore egiten dio. Aita ere erretratugilea izan zen, baita Boli Kostako erreportari eta argazkilari ibiltaria ere. Hark bezala, margotutako atzealdeak erabiltzen ditu eta bertan posatzen dute modeloek. Ohiko baliabidea izan zen XX. mendearen bigarren erdialdean Afrika mendebaldeko argazki-estudioetan. Kwame ere horretaz baliatzen da, baina Daniel A. Jasper artistaren pintura koloristek ordezkatzen dute fondo tradizionaletako zuri-beltza. Egongelak tapizekin eta goi-fidelitateko aparatuekin, soropila duten lorategiak familia bakarreko etxeetan, hozkailuak gainezka edo hegazkin bidezko bidaiak: oparotasun-sinboloak guztiak, kontsumo-gizartearen estereotipoen kritika gisa ere irakur daitezkeen arren, testuinguruan, bizitza berrirudikatzeko eta desioak errealitate bihurtzeko balio duen ekintza afirmatiboa eta magikoa ere izan daitezke, argazkiaren ezkutuko botereei esker aktibatzen den sorginkeria-mota bat.

Sekondin, Ghanan, jaio zen 1958an, New Yorken bizi da gaur. Philip Kwama Apagyak aitaren lanbidea ikasi zuen, gertakarien erreportaria izan zena, eta Boli Kostan argazkilari ibiltari gisa lan egin zuen laurogeiko hamarkadaren amaieran. Fotokazetaritzan graduatu ondoren Ghanako Kazetaritza Institutuan, Accran, bere estudio propioa sortu zuen (PK’s Normal Photo Studio) Shaman, Ghanako mendebaldeko kostaldean 1982an. Talde erakusketa askotan parte hartu izan du, besteak beste: Munich-eko Stadt Museum, Washington-eko Smithsonian Institut, Philadelphia Museum of Art eta Guggenheim Bilbao Museoan. Bere argazkietan, subjektuek elkarri eragiten diote kolore biziz margotutako bi dimentsioko  atzealdeekin, mendebaldeko kultura aberats batetik datozen apaingarriak eta osagarriak biltzen dituzten barrualdeak eta kanpoaldeak.

Local

Algorta. Basarrate parkea eta San Nikolas plaza
Getxo, Bizkaia 044 España