
2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.
Zein puntutan aldatutako irudi bat bere jatorrizkotik hainbeste urruntzen da, non irudi berri bihurtzen den? Zenbat eta nola berrasieratu behar da jada bera “izan” ez dadin? Zein da argazkigintzari aplikatutako copyright arauen haustura-puntua?
Copyright Swap (Copyright trukaketa) lanean, Tamara Janes-ek muga horiek aztertzen ditu New Yorkeko Public Library Collection-eko argazki-bankuaz baliatuta. Irudi horiekin aldaketa bakar bat egiteko araua ezartzen dio bere buruari, ezer berririk gehitu gabe eta Photoshop programa bakarrik erabiliz. Chantal Bolzern jabetza intelektualean aditua den abokatuarekin lankidetzan, koloreetan oinarritutako copyright maila ebaluatzeko sistema bat ezartzen du: gorria, irudia oraindik jatorrizkoaren oso antzekoa denean eta, beraz, copyright bidez babestuta jarraitzen duenean; laranja, “lan eratorri” gisa har daitekeenean; eta berdea, jatorrizko irudia jada ezagutu ezin denean eta berria “erabilera librekotzat” jotzen denean. Proiektu honekin, Janes-ek erakusten du, berrerabiliak, birnahastuak eta berraktibatuak, irudi garaikideak nola dauden etengabeko truke- eta negoziazio-zikloetan txertatuak.
1980an St. Gallenen jaioa, Suitza, Tamara Janes Bernan bizi den artista bat da. Zuricheko Arteen Unibertsitatean (ZHdK) eta New Yorkeko Ikusizko Arteen Eskolan (SVA) argazkilaritza ikasi ondoren, Basileako Arte eta Diseinuko Unibertsitateko Arte, Genero eta Natura Institutuan (IAGN) masterra ikasi zuen. Ondoren, New Yorkera itzuli zen ikasketa-beka batekin, New Yorkeko Liburutegi Publikoan ikertzen jarraitzeko. Geroztik, ikusizko material horretan oinarritutako hainbat edizio eta proiektu sortu ditu. Bere lanak, besteak beste, erakutsi dira Kunsthaus Glarus, HeK Haus der elektronischen Künste Basel, Kunsthaus Pasquart, Kunsthaus Baselland, Kunsthaus Langenthal, Stadtgalerie Bern, Plat(t)form 15 Fotomuseum Winterthur eta Bieler Fototage-n. Bere lehen erakusketa, Set and Setting, Photo Elysée-n aurkeztu zen 2024ko udan. Bere proiektuak sarritan izan dira sarituak, esaterako, Swiss Design Award 2023 saria jaso zuen argazki kategorian Copyright Swap lanarekin. 2019tik irakaslea da Zuricheko F+F School of Art and Design eskolan.
Ordutegia: