Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Getxophoto 2026: «HOME», Gohar Dashtiren erakusketa

mayo 28 - junio 21

2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.

Gohar Dashti argazkilari irandarrarentzat, etxearen ideia –lan honi izenburua ematen diona– haurtzaroko oroitzapenek markatzen dute: Iran eta Iraken arteko gerra, familiaren etxea galtzearen dolua eta gatazka armatuek eragiten dituzten biztanleriaren joan-etorrien trauma.

Eraikinen barnealde abandonatuak, non oraindik ere bertan bizi izan zirenen absentzia nabari den, naturaren bizi-indarrak birkonkistatzen ditu, eta bere burua inposatu eta iraun egiten du, giza gorabeheren aurrean aldaezin. Malenkoniak eta narriadurak berrikuntzari bide ematen diote, migrazio-esperientziaren beraren oreka hauskorrean. Egilearen hitzetan, lan hau ez da bere gerra-memorietan oinarritutako esplorazio pertsonal bat soilik, baizik eta gogoeta bat ere bada, “nola, natura, eragile politiko bat izan daitekeen”, espazioak –fisikoak edo emozionalak– biziberritzen dituena eta aldaketa- eta berpizkunde-ziklo berri batera eramaten dituena.

Gohar Dashti 1980an jaio zen Ahvazen, Iranen, eta artista bisuala eta hezitzailea da. 2003an Teheraneko Arte Ederretako Unibertsitatean graduatu zen eta 2005ean argazkigintzako maisutzarekin espezializatu zen. Bere lanaren oinarria bere inguru hurbila da beti, bere memoria. Arte-egonaldi ugaritan parte hartu du eta hainbat beka jaso, besteak beste: MacDowell Colony (2017), DAAD (2009-2011) Saria; Visiting Arts,1 milla 2project (2009) eta International Arts & Artists (2008). Munduko makina bat jaialditan parte-hartu du eta bere lana bilduma askotan dago, horien artean: Londresko The Victoria and Albert Museum, Tokioko Mori Art Museum, Bostoneko The Museum of Fine Arts, Whashingtoneko The National Gallery of Art, Chicagoko The Museum of Contemporary Photography eta Parisko Kadist Art Foundation. Gaur egun irakasle bisitaria da Boston University School of Visual Arts-en, eta 2023tik 2024ra irakasle bisitaria izan zen Berlin University of the Arts-en (UdK).

Ordutegia:

  • Asteazkenetik ostiralera 17:30–20:30
  • Larunbatak 11:00–14:30 / 17:30–20:30
  • Igandeak 11:00–14:30

Local

Punta Begoña galeriak – Ereaga pasealekua
Getxo, Bizkaia 044 España