Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Getxophoto 2026: «The CANARY AND THE HAMMER», Lisa Barnarden erakusketa

mayo 28 - junio 21

2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.

Ekonomiaren gurpilean, non lehengaiak manufakturatutako produktu bihurtzen diren eta horiek erakunde abstraktu, hala nola aktibo finantzario, urreak funtsezko papera betetzen jarraitzen du. Metalen erregea, zeinari beti itzultzen baitzaizkio inbertsioak, aberastasunaren ikurra, baina baita garbitasunaren, edertasunaren eta boterearen sinboloa ere, urrea gizateriarekin batera doa hasiera-hasieratik, txanpon gisa, bitxi gisa, balio-patroi gisa edo gailu elektronikoetan ezinbesteko material gisa.

The Canary and The Hammer (Kanarioa eta mailua) lanean, Lisa Barnard britainiarrak kontakizun ugari horiek lotzen ditu, non urrearen sukarra eta meatzaritzaren basakeria goi finantzetako itzalguneekin gurutzatzen diren, testua, irudia eta artxiboko materialak konbinatzen dituzten askotariko bitartekoen bidez. Emaitza ikerketa bisualeko lan bat da, argazkigintzak abstrakzioak adierazteko eta minerala bezain ukigarria eta lurrekoa den zerbaitekin konektatzeko duen gaitasuna aztertzen duena.

Kenten, Erresuma Batuan, 1967an jaioa, Lisa Barnard artista, ikertzaile eta irakaslea da. Bere argazkigintzak gertaera errealak lantzen ditu, aldi berean ohiko baliabide dokumentalak eta ikusizko eta konputazio garaikideagoak erabiliz. Barnarden lana sarritan erakutsi da museoetan zein argazkilaritza jaialdietan. Lau monografia eman ditu argitara, horietako bi GOST argitaletxearekin: Chateau DespairHyenas of the Battlefield eta Machines in the Garden (Albert Renger-Patzsch sariaren irabazlea). The Canary and the Hammer (Getty Prestige Images sariaren irabazlea) MACKek argitaratu zuen etaYou only look once Hartmann-ek. Lisa Barnardek sari ugari jaso ditu, nabarmentzekoa da besteak beste, CRESPO After Nature Prize (2024). Irakasle elkartua eta argazkigintza dokumentalen master programaren zuzendaria da University of South Wales-en.

Local

Ereagako Lorategiak
Getxo, Bizkaia 044 España