Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Getxophoto 2026: «StANDARd TIME», Mark Formaneken erakusketa

mayo 28 - junio 21

2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.

Ezerk ez du hobeto irudikatzen aurrerapenarekiko dugun obsesioa, batzuetan tiranikoa den indar batez etorkizunerantz doan gezi hori, denbora neurtzeko ahaleginak baino. Lehenengo, eguzki- eta hareazko erlojuak izan ziren, denbora organikoki erakusten zutenak; gero, erloju mekanikoa, eguna ordutan, minutuetan eta segundoetan banatzen zuena, eta, orain, erloju atomikoa, Standard Time izeneko nazioarteko sinkronizazio-sistema baten bidez ordu zehatza ematen duena: denbora bakarra mundu guztiarentzat. Baina zer gertatuko litzateke doitasun handiko teknika horrek eskuzko lanaren gorabeherak jasango balitu? Zer gertatuko litzateke minutu bakoitza modu fisikoan eta artisau eran –ezinbestean inperfektua– irudikatuko balitz? Mark Formanek artista alemaniarraren Standard Time lana performance bat da. Bertan, 24 ordutan, 70 langileko talde batek erloju digital baten digituak simulatzen dituen erloju analogiko erraldoi baten ordutegia aldatzen du. Keinu absurdua, gure eskuetatik, batzuetan hitzez hitz, ihes egiten duen denbora baten igarotzea kontrolatzeko dugun anbizio hutsalaren mugak gogora ekartzen dituena.

Pinnebergen, Alemanian, 1967an jaioa, Mark Formanek Berlinen bizi den artista kontzeptuala da. Münsterreko Art Academy-an ikasi zuen, non urte batzuk geroago irakasle gonbidatua izan zen, baita Londresko Chelsea College of Arts and Design-en ere. Quadratisch, Eckig, Kunst 10 x 10 x 10 Kunsthaus Wiesbaden (1991) parte hartuz hasiera eman zion bere erakusketa-ibilbideari. Ordutik, hiru hamarkadako nazioarteko ibilbide sendoa garatu du. Bere azken erakusketa, Past Present, Helmhaus Zürich-en (2025) izan da. 34 urteko bere jardueran, Formanekek banakako hainbat erakusketatan eta talde-erakusketatan parte hartu izan du. Alemanian bereziki nabarmendu bada ere, Brasilen, Frantzian eta beste hainbat herrialdetan ere egin ditu erakusketak. Nazioarteko bost bienaletan parte hartu du, 11º Bienal do Mercosul: Triângulo do Atlãntico (2018) ezagunena izanik. Bere lana hartu duten erakundeen artean Collectors Room Berlin eta Kunstmuseum Bonn (Bonn) daude. Bere lana Städtisches Museum Abteiberg-en (Mönchengladbach) bilduma iraunkorraren parte da.

 

 

Local

Zubiri Etxea (Basagoiti 61, Algorta)
Getxo, Bizkaia 044 España